2016/02/19

AINTZINE MENDIZABAL


              Gaur Itziar Mendizabal idazlea gure institutora etorriko da 2. mailako ikasleriarekin hitz egitera beraiek irakurritako liburuari buruz: " Nire alabak ez dauka erremediorik"



    Liburu hau honi buruz da: 

               Iratik hamalau urte bete ditu eta, denbora asko ez dela, fundamentu handiko neska zen: esanekoa, arduratsua, adeitsua, atsegina, beti umore oneko... Orain, berriz, arropaz beste aldatzen da aldartez. Batzuetan egoten da goibel antzean, burumakur, ondo ezik bezala. Handik gutxira egon daiteke zeharo petralduta, pipermina baino erreago, eztanda egiteko puntuan. Eta begien itxi-ireki batean jarri daiteke kriskitinak baino alaiago. Izan ere, Iratiren hormonak lozorrotik atera eta bazterrak nahasten hasi dira, etxeko bakea hankaz gora jarriz. Nerabezaroa ez da gaixotasun bat, baina pasa egin behar da. Etxeko guztiek pasa behar izaten dute.




          Hoy nos visita en el instituto, la escritora Itziar Mendiazabal, autora del libro "Nire alabak ez dauka erremediorik" que han leído nuestr@s alumn@s de 2º curso.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Eskerrik asko hobetzen laguntzeagatik.