2016/02/19


WEEKCAMP ASTURIASEKO INFORMAZIOA

Datorren asteazkean -otsailaren 24an- irtengo gara ikastetxetik goizeko  9 etan.
Ostiralean -otsailaren 26an-  kanpamendutik arratsaldeko lauretan aterako gara, beraz, ikastetxera arratsaldeko seiak inguruan helduko gara.
Argibideren bat eman nahi baduzue, institutura  dei dezakezue eta haiek jarriko dira harremanetan gurekin. Ikastetxeko ordutegitik kanpo premiazko zerbait gertatuz gero, orrialde-informatiboan duzuen institutuko  mugikorrera  deitu ahal duzue.
Gogoratu seme-alaben mugikorrei seinale bat jartzeaz, bata  bestetik bereizteko. Gomutatu  Osasun Txartelaren fotokopia eraman behar dutela.
Kanpamenduko argazkiak egunero  igoko dira web orrialdera , “Blogs” jartzen duen atalera.
Ikusi ahal izateko erabiltzailearen izena eta pasahitza, zuen seme-alabek eramandako orrialde informatiboetan agertzen dira.-
IRTEERA HAU EGINGO EZ DUEN  1. ETA 2- MAILAKO IKASLERIAK, ALDAKETARIK GABE JARRAITUKO DU ESKOLA JARDUERA


INFORMACIÓN WEEKCAMP ASTURIAS
Saldremos el miércoles -24 de febrero- del instituto a las 9:00 h. de la mañana.
Regresaremos el viernes -26 de febrero- del campamento a las 16:00 h. , así que llegaremos al instituto sobre las 18:00 h.
Si queréis dar alguna información podéis llamar al instituto y ellos se pondrán en contacto con nosotras. Si surge algo muy urgente fuera del horario escolar  podéis llamar al móvil del centro que lo tenéis en la hoja informativa.
Acordaos de marcar los móviles de vuestros/as hijos/as de alguna manera para poder distinguirlos. Recordad también que tienen que llevar una fotocopia de la Tarjeta Sanitaria.
Diariamente  se subirán fotos del campamento en la página web, en el apardado "Blogs".  
Para poder verlas, es necesario utilizar el nombre de usuario y contraseña que han llevado en la hoja informativa vuestr@s hij@s.

EL RESTO DEL ALUMNADO DE 1º Y 2º QUE NO REALIZARÁ ESTA SALIDA, MANTENDRÁ LA ACTIVIDAD ESCOLAR SIN VARIACIONES.

AINTZINE MENDIZABAL


              Gaur Itziar Mendizabal idazlea gure institutora etorriko da 2. mailako ikasleriarekin hitz egitera beraiek irakurritako liburuari buruz: " Nire alabak ez dauka erremediorik"



    Liburu hau honi buruz da: 

               Iratik hamalau urte bete ditu eta, denbora asko ez dela, fundamentu handiko neska zen: esanekoa, arduratsua, adeitsua, atsegina, beti umore oneko... Orain, berriz, arropaz beste aldatzen da aldartez. Batzuetan egoten da goibel antzean, burumakur, ondo ezik bezala. Handik gutxira egon daiteke zeharo petralduta, pipermina baino erreago, eztanda egiteko puntuan. Eta begien itxi-ireki batean jarri daiteke kriskitinak baino alaiago. Izan ere, Iratiren hormonak lozorrotik atera eta bazterrak nahasten hasi dira, etxeko bakea hankaz gora jarriz. Nerabezaroa ez da gaixotasun bat, baina pasa egin behar da. Etxeko guztiek pasa behar izaten dute.




          Hoy nos visita en el instituto, la escritora Itziar Mendiazabal, autora del libro "Nire alabak ez dauka erremediorik" que han leído nuestr@s alumn@s de 2º curso.