2017/03/13

SUKARRIETA: ESKOLA -JAZARPENAREN AURKA CONTRA EL ACOSO ESCOLAR




Eskola-jazarpenaren aurka: BBKren Jagon Programa Eskola-jazarpen edo “bullying”ak Bizkaiko ikastetxeetan eragiten dituen gatazken aurka borrokatzea da BBKren hezkuntza-programa honen helburua. Prebentzioa eta kontzientziatzea dira Jagon-ek jarraitzen dituen estrategiak arazo honen ondorioak saihesteko.

     Jagonen helburuak hauek dira: ikasleei beraien ingurunean eskola-jazarpena detektatzen eta prebenitzen irakastea, salatzeko mekanismo anonimoak ezagutzea, jazarleen zigorgabetasun edo inpunitatearekin amaitzea eta jazarriak izan direnenganako enpatia zabaltzea.
      Bideo, hedabideetako albiste, kasu ezagun eta hainbat materialen bidez begirunea, enpatia, talde-lana, tolerantzia… lantzen dira, ikasleentzako era dinamikoan eta formatu erakargarrietan, adibidez jolas eta taldeko jardueretan.
           “Ciberbullying”ak ere badu lekua Jagon programan. Teknologia berrien erronkari, horien erabilera desegokiari eta funtzionamenduari buruz sor daitezkeen zalantzei erantzun nahi zaie.    
Gehiago nahi baduze jakin programa honi buruz, hementxe kliktau ahal duzue:     JAGON PROGRAMA

Contra el acoso escolar: Programa Jagon de BBK

La lucha contra los conflictos que provoca el acoso escolar o “bullying” en los centros educativos de Bizkaia es el objetivo de este programa educativo de BBK. Prevención y concienciación son las estrategias que sigue Jagon para evitar las consecuencias de este problema.
El objetivo de Jagon es enseñar al alumnado a detectar y prevenir los casos de acoso escolar en su entorno, conocer los mecanismos anónimos de denuncia, acabar con la impunidad de las personas acosadoras y extender la empatía hacia las personas acosadas.
Mediante vídeos, noticias de medios de comunicación, casos conocidos y diferentes materiales se trabaja en reforzar el respeto, la empatía, el trabajo en equipo, la tolerancia… de manera dinámica y en formatos atractivos para el alumnado, como juegos y actividades en grupo.
También el “ciberbullying” tiene su espacio en el programa Jagon. Se trata de dar respuesta al reto de las nuevas tecnologías, su uso inadecuado y las dudas que pueden surgir respecto a su funcionamiento.
Si quieréis saber más a cerca de este programa podéis clicar aquí:   PROGRAMA JAGON

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Eskerrik asko hobetzen laguntzeagatik.